XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarrena: izan bedi ebazpen honen zioa Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuko buruaren txostena.

Bilbon, 1995.eko urriaren 3an.

Ogasun eta Finantzen zuzendari nagusia, JAVIER URIZARBARRENA BERNARDO

Ogasuneko zuzendari nagusiaren urriaren 3ko 224/1995 EBAZPENA, Inbertsiorako Zerga Pizgarriei buruzko uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan ezarritako zerga-onurak Elmet, S.L. sozietateari emango dizkiona.

Elmet, S.L. sozietateak, B48483465 IFK duela, Inbertsiorako Zerga Pizgarriei buruzko uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan araupetutako zerga-onurei heltzeko egindako eskabidea eta Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuburuaren 1995.eko irailaren 29ko proposamena ikusita.

Zuzendaritza Nagusi honi otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauko 67.2. artikuluan eta abenduaren 21eko 134/88 Foru Dekretuko 26.4. artikuluan emandako ahalmenak direla bide, hauxe EBATZI DUT:

Lehenengoa: Elmet, S.L. sozietateari, 1992-1993.eko inbertsioaldian zehar egin izandako inbertsioak direla eta, zerga-onura hauek emango zaizkio:

1. Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren menpekoak izan, eta zenbatu daitezkeen inbertsioei dagozkien egintza eta kontratuetarako, kuotaren %95eko hobaria.

Hobari horretatik kanpo geldituko dira sozietate eragiketak, ganbio letra eta beronen ordezko agiriak nahiz igorpen eginkizuna egiten dutenak.

2. Aktibo orokorretan egindako inbertsioen zenbatekoaren gaineko %20ko zerga-kreditua, 4.976.748 pta.-koa alegia; eta %40,787.893.003 pezetako zenbatekoaren gainean, 315.157.201 pezetakoa, alegia.

Eta hori guztia Sozietateen gaineko Zergan sartu beharreko kuotari ezarriko zaio.

Kuota nahikoa ez dela-eta ezarri gabe geldituko den kenkaria gehienez hurrengo lau ekitaldiotan egin ahal izango da.

3. Aurreko 2. puntuan adierazitako zerga-kreditua, 8/1988 Foru Arauko 4.3 eta 5. artikuluetan xedatutakoa ezarriz, 400.000 pezetan gehitu da enplegua sortzeagatik.

4. Pizgarriak jaso dituzten inbertsioen amortizazio askatasuna.

Bigarrena: aurreko atalean eskatutako zerga-onurak emango dira; hala ere, kasuan-kasuan behar den ikuskapenak indarrean iraungo du, bai eta uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauko 2 eta 8. artikuluetan xedatutakoak ere.

Hirugarrena: izan bedi ebazpen honen zioa Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuko buruaren txostena.

Bilbon, 1995.eko urriaren 3an.

Ogasun eta Finantzen zuzendari nagusia, JAVIER URIZARBARRENA BERNARDO

Ogasuneko zuzendari nagusiaren urriaren 3ko 225/1995 EBAZPENA, Inbertsiorako Zerga Pizgarriei buruzko uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan ezarritako zerga-onurak Información y Desarrollo, S.L. sozietateari emango dizkiona.

Información y Desarrollo, S.L. sozietateak, B48236251 IFK duela, Inbertsiorako Zerga Pizgarriei buruzko uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan araupetutako zerga-onurei heltzeko egindako eskabidea eta Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuburuaren 1995.eko irailaren 29ko proposamena ikusita.